Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Xirika Dantza taldea Argentinan

Dokumentuaren akzioak

Xirika Dantza taldea Argentinan

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2006/09/17

Musika Eskolen alorreko proiektu batekin hasi bazen ere bidaiaren kontua, bertako jendearekin izandako harremanari esker iritsi da talde hau Argentinako lurretara. Abuztuaren 18tik 31ra luzatu zen egonaldia eta hegazkina zela eta, gorabehera dezente ere izan dituzte. Hasiera batean, hegaldia bertan behera gelditu eta Madrilen pasa behar izan zuten lehen gaua. Hori dela eta, ezin izan ziren 19an egin beharreko emanaldira iritsi, eta hurrengo egunean egin zuten. Bidaiaren amaierari dagokionez, 'overbooking' bat tartean zela eta, beste gau bat igaro zuten Buenos Aireseko hotel batean. Ezustez josiriko bidaia bitxia beraz.

Argentinako toki ezberdinetan ibili dira eta bertan, bi dantza emanaldi eskaini dituzte. Horretaz gain, bertako euskal etxeetako gazteei dantza eta trikitixa ikastaroak ere eman dizkiete. Euskal dantza eta musika oinarri harturiko ikuskizunak izan dira guztiak, dantza tradiozional eta modernoaren arteko nahasketa bat.

Baina bertara eginiko bidaian, toki eta jende berria ezagutzeko aukera ere izan dute. Beraiek esan digutenez, izugarrizko esperientzia izan omen da; jendearen laguntasuna, jakinmina, tokien xarma... Egunean zehar txango ezberdinak ere egiten zituzten bertako euskal etxeetako jendearen laguntzaz, hala nola; itsasontziz bidaia txiki bat, medano eta paisaia ezberdinen bisita, zaldi ibilaldia, Buenos Airesen bizikletaz tourra, motorretan itsasbazterra ezagutzea...

Guzti horri esker, eta bizipen berriak direla eta bidaia ahaztezina izan dela ezin esan. Datorren urterako ere harremanetan daude bertakoekin eta ea aurtengoa bezain ondo irtetzen den guztia. Bertako jendeak merezi baitu hemengoen berotasuna, beraientzat oso zaila bait da Euskal Herrira etortzea eta aukera izanez gero eskertzekoa da era honetako loturak aurrera eramatea.

Dokumentuaren akzioak