Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Xiberoko Maskaraden ezohiko bisita Baionako plazetara

Dokumentuaren akzioak

Xiberoko Maskaraden ezohiko bisita Baionako plazetara

Urtarrilean Maulen abiatu ziren Maskaradak maiatzaren 13an arribatuko dira Baiona erdiguneko auzo ezberdinetan izanen diren barrikadekin.
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2023/05/06
Lotura
Kazeta

 Kabana, Pitxu eta beltzeria talde osoa ezarritako ordena hautsiz, urtarrilaren hastapenean Maulen.

Kabana, Pitxu eta beltzeria talde osoa ezarritako ordena hautsiz, urtarrilaren hastapenean Maulen. (© Guillaume FAUVEAU)

Lehenago gertatu izan da, baina ez da ohikoena izaten Xiberoko Maskaradak hirigune zein kostaldera joatea. Bada, hala izanen da maiatzaren 13an larunbatarekin, aurtengo ihauteen antolaketan izan diren Mauleko 40 aktore, dantzari eta musikariak Baionako auzoetan gaindi ibiliko baitira barrikadak antolatzen.

Maiatzaren erdian Xiberoko ihauteak Lapurdiko hiriburuan, hori da Espiritu Saindu auzoan goizeko 9.30ean Errepublika plazan ikusi ahalko dena. Oren bat berantago Baiona Ttipira joko dute gazte xiberotarrek Pyrenees, Guernika, Moka eta BAB ostatuen aitzinean izanen baita barrikada. Handik Pasteur plazara joanen dira, Baionako herriko etxearen aitzinean 12.30an arribatu eta Biltxoko elkartean oren baten buruan bukatzeko. Ikusgarria berriz, 16.00etan iraganen da Merkatu plazan.

Aurtengo Maskaradak Maulen hasi ziren joan den urtarrilaren 15ean eta hamahiru herritatik iragan ondotik, Xiberoko hiriburuan bukatu ziren apirilaren hondarrean.

 

Dokumentuaren akzioak