Dokumentuaren akzioak
Xian Martínezek 'Yellow Lemon' garatuko du
Xian Martínez dantzari eta koreografoak bi hilabeteko sorkun-tza-egonaldia egingo du Montrealgo Dantza Garaikideko Eskolan (EDCM, frantsesezko siglatan), bertan goi mailako dantza-ikasketak amaitzen ari diren 23 dantzarirekin elkarlanean. Pandemiagatik hainbat aldiz atzeratu ostean, urtarrilaren 11tik martxoaren 11ra bitarte ariko da Martínez "hirugarren munduko hondartzetan" kokatzen duen Yellow Lemon proiektua garatzen, eta egindako lanaren emaitza maiatzean aurkeztuko dute.
Galiziarra sortzez, Martínezek hainbat urte daramatza Gipuzkoan. Dantzaren bidez iritsi zen Euskal Herrira, eta gaur egun zenbait proiektu ditu martxan sortzaile gisa, hala nola Pioneras, berdintasunaren aldeko borrokan aitzindari izan ziren emakumeak omentzen dituen lana eta Non zira, gizaki izateaz hitz egiten duen sorkuntza.
Dokumentuaren akzioak