Dokumentuaren akzioak
Xemeingo Ezpata Dantza, San Migel Egunean, Arretxinagan
Jai eguna izan dute gaur markina-xemeindar askok, eta Arretxinagara joan dira ohitura zaharra ikusteko prest. Meza ostean hasi da ikuskizuna, eta berehala bete dira plazaren inguruko jarlekuak. Maisu Zaharreren papera egin duen Eneko Amutxastegi dantzaria, aizto biak eskuan, besteen lepora altzatu denean entzun dira txalorik gogorrenak.
Ezpata dantzaren ondoren, Soka Dantza, Fandangoa eta Arin Arin-a egitera gonbidatu dituzte, ikusleen artetik, zortzi emakume, eta denak batera dantzan eginda, Biribilketa alaian amaitu dute dantzaldia.
Mokadutxoa hartzeko tartearen ostean jazz doinu ezagunak eskaini ditu Brazztet taldeak plazaren ondoan kokatuta. Jarlekuak lekuz aldatu eta musikarien inguruan batu da beraz, publikoa, musika entzuteko.
Arratsaldeko ekintzak ordu erdi atzeratu ditu Arretxinagako Jai Batzordeak. Horrela, herri kirol saioa 18:30ean hasiko da.
Dokumentuaren akzioak