Xabier Anduaga, Angel Ruiz eta Ana Garay saritu dituzte Talia sarietan

Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak bere sarien laugarren edizioa egin du bart Madrilen.
Hedabidea
Orain
Lekua
Madril
Mota
Albistea
Data
Lotura
Orain

Xabier Anduaga tenor donostiarrak irabazi du gizonezko lirikari onenaren Talia saria

AAE Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak Talia sarien laugarren edizioa izan du bart, astelehenarekin, Madrilgo Teatros del Canalen; sariak oso banatuta geratu dira ikuskizunen artean eta Palestinaren aldeko oihuak ugari entzun dira agertoki gainetik. 

Xabier Anduaga donostiar tenorrak lirikako gizonezko interprete onenaren saria eraman du La sonnambula operan egindako lanagatik, eta Ana Garay bilbotarrak jantzi onenen saria jaso du Yerma ikuskizunerako lanagatik. Angel Ruiz iruindarrak, bestalde, testudun antzezlan bateko gizonezko aktore onenaren saria bereganatu du, El rey de la farándula antzezlanari esker.  

Esencia Ignacio Garcia Mayk idatzi eta Eduardo Vascok zuzendu duten ikuskizuna izan da gaueko antzezlan sarituenetakoa. Bestalde, testudun antzezlanetako aktore onenak Nathalie Poza (Un tranvía llamado deseo) eta, esan bezala, Angel Ruiz iruindarra (El rey de la farándula) izendatu dituzte.

Musikalei dagokienez, Los miserables ATH Entertainment Españaren ikuskizunak lau Talia sari eraman ditu.  

Horrez gain, Ibilbide Profesionalaren Ohorezko saria María Galianarentzat izan da.

Dantzan, Calentamientok hiru Talia sari irabazi ditu, eta lirikaren eremuan ere oso banatuta egon dira sariak: Yermak ikuskizun onenarena eta jantzi onenena eraman du, Ana Garay bilbotarraren eskutik azken hori, eta interprete onenak Ruth Iniesta (La traviata) eta Xabier Anduaga (La sonnambula) izan dira.