Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka X. Dantza Topaketak, Ostadar taldearen eskutik

Dokumentuaren akzioak

X. Dantza Topaketak, Ostadar taldearen eskutik

Ikutz Garmendia: “Arratsaldeko erromeria informala izango da, kaleko jendea dantzan jarri nahi dugu”

Komunikabidea
Beasain egunez egun
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2010/05/19

Aurten, X. ekitaldia izaki, “gure asmoa hamar talde ekartzea zen” baina ezinezkoa suertatu zaie. “Ez dugu aurrekonturik horretarako, beraz, aurreko aldietan bezala, lauzpabost talde etorriko dira”. Urtero legez, erdiak Igartza auzoan hasiko dira dantzan eta beste erdiak Porteria inguruan, San Martinen bueltan  elkartuko diren arte, gero elkarrekin bazkaltzeko.

Ostadar dantza topaketak 2010Aurten, badute berrikuntza bat. Aurreko urteetan, arratsaldez, goizean parte hartu duten dantza taldeek ikuskizun bat eskaini ohi dute. Aurten, ordea, plaza obratan dagoela-eta, erromeria antolatu dute Bideluze
plazan. “Arrabots taldeak joko du, Tapia eta Leturiarekin ibilitako musikariek osatutako talde berri bat da eta erromeria herrikoia egin nahi dugu, kaleko jendea dantzara animatzea, alegia. Eta Goierriko gainontzeko dantza taldeak ere gonbidatuko ditugu”. Euskal Herriko dantza ezberdinak ezagutzeko aukera borobila  izango da.

Dokumentuaren akzioak