WAS eta Lucia Lacarra, ostiralean 'Euskaldunak eta dantza' galan
Talde getxotarrak bi kantu taularatuko ditu "Euskaldunak eta dantza" galan, ostiralean. Lucia Lacarra izango da beste protagonistetako bat.
Lucía Lacarra protagonista izango du "Euskaldunak eta dantza" galaren bederatzigarren edizioak. Ostiralean egingo dute, Bilboko Euskaldunak Jauregian. Sarrerak salgai daude, 10 eta 55 euroko salneurrian.
Gainera, We Are Standard talde getxotarrak bi kantu taularatuko ditu: "Something Bigger" (Beatriz Perezen eta Roberto Hernandezen koreografiarekin) eta "/.45 bring me back home" (Edu Muruamendiarazen koreografiarekin eta Aukeran Dantza Konpainiak dantzatua).
Andoni Aresti Dantza taldeak, bere aldetik, "Aldapeko sagarren" pieza taularatuko du, Kalakan taldearen musikarekin.