Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Voxen euskal dantzariak: benetakoak ala fartsanteak?

Dokumentuaren akzioak

Voxen euskal dantzariak: benetakoak ala fartsanteak?

Jesus Guridiren 'El Caserio' abestiaren martxan, euskal dantzen itxura duen emanaldi bat eskaini zuten Vox alderdiaren agerraldian
Egilea
Isabel Jaurena
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2022/10/13
Lotura
Berria

 'Viva 22' ekitaldia hasi baino lehenagoko giroa

'Viva 22' ekitaldia hasi baino lehenagoko giroa VICTOR LERENA/ EFE

Galtza eta alkandora zuriak, txapel eta gerriko gorriak, soineko gorri eta beltzak. Euskal dantzarien itxura duten hamar lagun taula gainean dantzan daude, Jesus Guridiren El Caserio abestiaren erritmoan. Euskal Herriko emanaldi baten deskribapena dirudien arren, joan den asteburuan Vox alderdiak ospatutako Viva 22 agerraldiaren zati bat da. Alderdiaren buruak berak zabaldu zuen emanaldiaren bideo bat bere sare sozialetan, esaldi honekin batera: «Ebatsi diguten guztia berreskuratuko dugu». 

Gertatutakoa ez da oharkabean pasatu, sarean bolo-bolo baitago gaia. Badira dantza hori aurreskua dela erraten dutenak, eta baita pertsona horiek ballet dantzaritzat dituztenak ere. Bitartean, Dantzan elkarteak eztabaidarako tartea ireki du, ikuskizunean agertzen dena euskal dantza ote den zalantzan jarriz. «Pauso, janzkera eta mugimendu batzuk baliatu arren, dantzariek erabili dituzten beste pauso batzuk, egitura koreografikoa edo estiloa arrotzak gertatzen dira euskal dantzan, eta euskal dantza zer den eta zer ez den gogoeta egiteko baliagarri da ekitaldia. Euskal dantza al da?», adierazi du elkarteak.

Dokumentuaren akzioak