Dokumentuaren akzioak
Vital Fundazioak eta Arabako dantza Federazioak ‘Araba Dantzan’ abiaraziko dute uda honetarako
Arabako herriei dantza autoktono ikastaroak antolatzea eskainiko die, monitore profesionalek emanak ekian, uztaila eta irailean
Vital Fundazioaren helburuetako bat gure ondare kulturalari bizirik eustea da. helburu horri jarraiki, lankidetza hitzarmena sinatu du Arabako Dantzarien Biltzarrarekin, folklore autoktonoa gorde eta zabaltzeko. Hori lortzeko ‘Araba Dantzan’ abiarazi dute, euren herritarrentzat dantza autoktono ikastaroak antolatzea eskaintzeko Arabako herriei.
Denboraren joan-etorrian, tradizio kulturala galtzen ari da herrietan, eta ez da belaunaldiz belaunaldi transmititzen. ‘Araba Dantzan’ proiektuaren protagonistak herrietako biztanleak eurak izango dira, nahiz eta bertan bizi ez, parte hartze aktiboa izaten dute herrian antolatzen diren jardueretan nahiz herriko jaietan. Programaren helburua, oinarrizko dantza pausuak ikasteko aukera ematea da, gero herriko jardueretan dantza dezaten eta familiari irakasteko ere bai.
Ikastaroak ekaina, uztaila eta irailean emango dira, eta eskarmentu handiko monitore profesional federatuek emango dituzte. Bi orduko zortzi jardunaldi izango dira, baina eskaririk balego, luzatu litezke. 'Araba Dantzan' ekimenean parte hartzeko interesa duten herriek, adb@arabako.com helbidearen bidez egin dezakete haien eskaera eta 616 800 279 telefonoa dute informazio gehiago eskatzeko.
Dantzari Eguna
Ekimen hori Vital Fundazioarekiko lankidetza hitzarmenean jaso da, beste zenbait jardueraren artean. Azpimarratu behar da, esaterako, kolektiboak igande honetan, ekainak 12, bastidan ospatuko den Dantzari Egunean izango duen parte hartzea, 400 dantzari inguru bilduko dituen jaialdian. Partaideak goizeko 10:00etan bilduko dira, eta 10:30ean kalejira egingo dute. Eguneko jarduera nagusia ‘Los maestros’ eta Jai Alairen plazetan egingo diren erakustaldiak izango dira. Bi taldetan banatuta, errepertorio bera dantzatuko dute plaza bietan. Goizeko 11:00etan izango da hori. Nahi duten guztiek herriko frontoian bazkalduko dute eta arratsaldeko 17:00etan, berriz ere, ‘Los maestros’ plazan dantzatuko dute. Plaza horretan bertan berbena herrikoia egingo da 19:00ak arte.
Era berean, Arabako Dantza Autoktonoaren Lehiaketarako ere laguntza ematen dio Vital Fundazioak Arabako Dantzarien Biltzarrari, baita Eskolen arteko Dantza Lehiaketarako, Dantza Soltearen Erakusketarako, herrietan dantzatzeko programarako, irakasleen prestakuntzarako, Jantzi Dantzarako eta DVD didaktikoa egiteko ere, beste ekimen batzuen artean.
Dokumentuaren akzioak