Villabonako Udalak Oilasko Jokoaren inguruko azalpenak eman ditu

Villabonako Udalak orain gutxi hedabide batek Amasako Oilasko Jokoaren harira ateratako informazioa, oker dagoela esan du eta azalpenak eman ditu. Salatu duenez, hedabideak udalaren hitzak “manipulatu” ditu.
Hedabidea
Villabona-Aiztondoko Hitza
Lekua
Amasa - Villabona
Mota
Albistea
Data
Lotura
Villabona-Aiztondoko Hitza

Ateak, Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Elkarteak, Amasan San Martin jaietan egin izan duten Oilasko Jokoa salatu zuen eta Amasa-Villabonako Udalari debekatzeko eskatu. Udalak, zentzu honetan, Amasako Martina kultur elkarteak egiten duen lana txalotzen eta eskertzen duela esan zuen, “nolanahi ere, udal taldearen aburuz, festaren garapenaren zenbait une garai berrietara egokitu behar dira”, azaldu zuen.