Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Villabonako Oinkari dantza taldeak gaur emango du bere emanaldia Eskoriatzan

Dokumentuaren akzioak

Villabonako Oinkari dantza taldeak gaur emango du bere emanaldia Eskoriatzan

Egilea
Imanol Arratibel
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2006/06/29

«Xinpleak, lauko-arinak, karrerak, murrixkak pausoz pauso euskal dantzen munduan barneratzen goaz, hitzez soilik baldin bada ere. Hitzetatik ekintzetara pasa nahi horretan Oinkari dantza taldea hartuko dugu mintzagai (www.oinkari.net), 180 arrazoi desberdin baitaude horretarako, Billabonako dantza talde honetako 180 partaideak hain zuzen ere. Hitzez erraz esaten da, aldiz, benetan datu hauek egiazkoak izan daitezen egin beharreko lana ez da hain xamurra. Horretan dihardu gaur egun Oinkari dantza taldeak, hiru urtez gorako 120 haurrei euskal dantzen munduko bidea irekiz eta helduen taldea osatzen duten 60 dantzariei mundu horretaz gozatzen erakutsiz», dio dantzako taldea.

Oroituz

Zuentzako askorentzat hitz soil bat, baina Oinkariko dantzarientzat hori baino gehiago da. Beren emanaldiaren izena izateaz gain, iraganarekin lotzen dituen haria dela esango genuke, izan ere Izan zirelako gara . Aipatu emanaldiaren prestaketan murgildurik ibili dira azken hilabeteotan Oinkarikoak, izan ere, uda iritsi da eta honekin batera baita beren emanaldiak ere.

Dokumentuaren akzioak