Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Villabonako Oinkari Dantza Taldeak aurten ere Erromeri Eguna egingo du

Dokumentuaren akzioak

Villabonako Oinkari Dantza Taldeak aurten ere Erromeri Eguna egingo du

Hilaren 30ean ospatuko da jaia herriko plazan

Egilea
Marta San Sebastián
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Villabona
Mota
Albistea
Data
2011/07/19
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Oinkari Dantza Taldeak, urtero bezala, herriko elkarte gastronomikoen laguntzarekin Erromeri Eguna antolatu du uztailaren 30erako Maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago lemapean. Lehen Euskal Jaia izena zuen festak hainbat ekitaldi izango ditu herriko plazan, hala nola, erromeriak, sagardo dastaketa, zikiro jana, edota bertsolariak.

Erromeira 17.30ean hasiko da Lizartzako Isk&bila txarangaren eskutik izango den kalejirarekin. Ondoren, 18.00etan sagardo eta pintxo dastaketa egingo dute eta bertan Aburuza (Aduna), Barkaiztegi (Martutene), Calonge (Igeldo), Goikoetxea (Lizartza), Mina (Astigarraga), Sarasola (Asteasu), Urdaira (Usurbil), Zabala (Aduna), Zapiain (Astigarraga), Zelaia (Hernani) sagardotegiek parte hartuko dute.

Ondoren, 18.30ean, Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariekin erromeria izango da; 19.30ean euskararen aldeko topa Porrotx pailazoaren eskutik; 19.45ean erromeriaren bigarren zatiari hasiera emango diote eta 21.00etan afari herrikoia izango da. Plater nagusia bildotsa burruntzian izango da eta afarirako txartelak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan 25 eurotan.

Isk&bila taldeak alaituko du afalostea eta 22.30ean bertsolarien txanda iritsiko da. Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio eta Sebastian Lizaso arituko dira Alaitz Sarasola gai jartzailearen esanetara. Jaiari amaiera emateko, gauerdian erromeria izango da Arrabots taldearekin eta 2.00etan Imuntzo eta Belokirein dantza egiteko aukera izango da Villabonako plazan.

Imuntzo eta Belokik parte hartuko dute erromerian

Imuntzo eta Belokik parte hartuko dute erromerian (N. G. )

Dokumentuaren akzioak