Villabonako Oinkari dantza taldea Ingalaterran izan da
Abuztuaren 6tik 20ra bitartean Villabonako Oinkari dantza taldea bere lana lau haizetara zabalduz ibili da Ingalaterran barrena eta, besteak beste, Billingham International Folklore Festival izenekoan parte hartu dute 47 taldekideek.
Azaldu dutenez, "egunero eskaini ditugu emanaldiak, batzuetan laburrak eta besteetan luzeagoak. Egunen batean Ari du emanaldia eskaintzeko aukera ere izan genuen. Oso interesgarria izan da kultura eta dantza desberdinak elkarbanatzea". Irudian, Londresen.
Villabonako Oinkari dantza taldea Ingalaterran izan da. (Argazkia: oinkari)