Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Vienako Urteberri eguneko jaian dantzatuko du Lucia Lakarrak

Dokumentuaren akzioak

Vienako Urteberri eguneko jaian dantzatuko du Lucia Lakarrak

Zubin Mehtak zuzenduko du Vienako Orkestra Filarmonikoa, eta jatorrizko izaera berreskuratuko du

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2006/12/29

Vienako Orkestra Filarmonikoa Zubin Mehtak (Bombay, India, 1936) zuzenduko du berriro ere datorren urtarrilaren 1ean. Balsen errepertorioan hartuko du parte Lakarrak, Cyril Pierre partenaire-arekin batera. Municheko Opera Baleteko dantzari nagusiak dira Lakarra eta Pierre. Danubio urdina balsa interpretatuko dute, hain zuzen ere. Hil honen 20tik Vienako Schoenbrunneko gazteluan daude bi dantzariak entsegu lanak egiten.

Lakarraren arabera, Nijinski saria (2002), Benois de la Danse saria (2003) eta Espainiako Sari Nazionala (2005) jaso ostean, mugarri bat izango da berarentzat Vienako Urteberri eguneko kontzertuan parte hartzea.

STRAUSTARREN KONTZERTUA. Laugarren aldiz zuzenduko du Zubin Mehtak Vienako Orkestra Filarmonikoa Urteberri egunez. 1969an zuzendu zuen lehen aldiz orkestra hori, Mehtak 25 urte zituela.

2007ko kontzertuak Urteberri eguneko saioaren izaera tradizionala berreskuratuko du eta Straustarrengana joko du ostera ere, iaz Mozarten 250. urteurrenaren harira salbuespen bat egin eta gero. Josef Straussen balsak eta polkak izango dira gehien entzungo direnak. Horrez gain, Josef Hellmesbergerren musika ere entzungo da, haren heriotzaren mendeurrena baita.

2006ko urtarriletik agortuta daude Urteberri eguneko kontzertuko sarrerak. Birsalmentan jarri zirenak 3.000 eurotan saldu zituzten duela aste batzuk.


Dokumentuaren akzioak