Victor Ullate Fundazioak iragarritako prentsa oharrean Lacarrak adierazi duen moduan, “ohore handia da kargu hau hartzea. Orain arte ikasi eta ikusi dudan guztia jaso eta belaunaldi berriei erakusteko momentu egokia dela iruditzen zait”. Konpainia honetan dantzari gonbidatu gisa jarraituko duela ere azpimarratu du zumaiarrak (dagoeneko bi denboraldi egin ditu), eta nahiz eta kargu berriaren eginkizuna gogorra izango den, “prestatuta eta ilusio askorekin sentitzen naiz”, aitortu du.
Victor Ullaterentzat bere aldetik, “Luciak ballet konpainia hau zuzentzeko erronka hartzea ohore bat da guztiontzat, eta batez ere niretzat. Garai honetako dantzaririk onenetakoa da, ahalmen fisiko handiarekin eta interpretaziorako gaitasun bikainekin”, nabarmendu du.