Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka VI. Hondarribia Dantzan jaialdia martxan da aste osoan zehar

Dokumentuaren akzioak

VI. Hondarribia Dantzan jaialdia martxan da aste osoan zehar

Etzira arte ikastaroa dago Jostaldin eta asteburuan egingo dira ekitaldi nagusiak

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2012/05/22
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Txomin Sagarzazu zinegotziak eta Eder Valladares, Kemeneko kideak egin zuten atzo programaren aurkezpena. Jaialdiaren helburua, beste behin ere, "Euskal Herriko dan-tzez disfrutatu eta hauek publikoari hobeto ezagutzera ematea" izango dela esan zuten antolatzaileek.

Helburu hauen harira, astelehenean hasi eta bihar arte, egunero, 19.00etan Jostaldi frontoian,larraindantza ikastaroa egiten ari da, urtero bezala. Honetan parte har-tzeko, aski du nahi duenak bertara-tzea edo ahal bada, aurretik 686 872 207 telefono zenbakian izena ematea.

ASTEBURUAN VI. Hondarribia Dan-tzanen ekitaldi nagusiak asteburuan egingo dira, urtero bezala.

Ostiralean, 19.30ean udaletxeko Areto Nagusian, folklorea eta etnografiari buruzko hitzaldia izango da. Larunbata arratsaldean, aldiz, zenbait dantza taldek saioak eskainiko dituzte, bai Alde Zaharrean eta baita Butron pasealekuko inguruetan. Ondoren, 18.30etan, Madalen karrikako plazatxoan saioa egingo dute talde guztiek eta 20.30etan hasi eta 22.30ak arte, erromeria egingo da.

Igandean, aldiz, eskualdeko dan-tzari txikiek izango dute tartea VI. Hondarribia Dantzan jaialdi honetan. Goizetik, kalez-kale ibiliko dira Hondarribiko Talaia eskolako dantzariak eta Irungo Adaxka dantza taldea zein Kemen dantza taldeko harrobia diren txikiak ere bai. Herriko kaleak alaitu ondoren, dantza erakustaldia egingo dute eguerdian Madalen karrikako plazatxoan.

Txomin Sagarzazuk eta Eder Valladaresek gonbidapena luzatu zieten atzo "bai hondarribiarrei zein irundarrei eta bisitari guztiei, egun hauetan euskal dantzaren ezagupenean murgildu, larraindantza ikastaroan parte hartu eta asteburuko saioekin disfrutatzera".

Dokumentuaren akzioak