Dokumentuaren akzioak
Verdini taldeko dantzaren izarrak
Eguneroko bizitzan, oraindik ere maiz pairatu behar dituzte besteen begiradan aurreiritzien eta ezjakintasunaren ondorioak. Oholtzan, dantzan, izar dirdiratsuak dira. Isabel Verdinik 1992an sortu zuen dantza taldeko kideek, hain zuzen, Down sindromea dute, baina ez ditu horrek definitzen, lan gogorrari beldurrik ez dioten dantzariak izateak baizik.
Dantza garaikidaren inguruan, hain zuzen, behar bereziak dituzten hainbat lagunak daukaten onena emateko eta beste alor batzuetan ezartzen dizkieten mugak gainditzeko aukera aukitu dute. Gaur egun erreferentziazko konpainia da Verdini. Bideo honetan, Aitor Manterola irakaslearen eta Jesus Murua ordezkariaren hitzen bitartez, hobeto ulertzen da zergatik.
Dokumentuaren akzioak