Verdini: "Denok gara desberdinak, denok gara berdinak aldi berean"

Egilea
Juan Luis Romatet
Hedabidea
Guka
Lekua
Zumaia
Mota
Albistea
Data
Lotura
Guka

Down sindromea duten dantzariek osatutako Verdini dantza taldearen emanaldia ikusteko aukera izan zen igande arratsaldean Zumaian, Odieta frontoian.

Hotzikarak izeneko ikuskizuna aurkeztu zuen atzo arratsaldean Donostiako Verdini dantza taldeak Zumaiako Odieta pilotalekuan. Eguraldia lagun, herritar ugari inguratu zen herriko erdigunean dagoen frontoi zaharrera dantza emanaldi hau ikustera. 

30 urteko ibilbidea duen dantza konpainia da Isabel Verdini dantzari eta koreografoak sortutakoa, eta badu berezitasun ba: Down sindromea duten dantzariek osatzen dute konpainia. Hala, dantza garaikideko emanaldi bat jarraitzeaz gain, gizarte-inlusiorako mezu indartsu bat barneratzeko parada izan zuten igande arratsalde eguzkitsuan frontoira bertaratu zirenek.