Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Verdini Dantza Taldearen ikuskizuna Donostian

Dokumentuaren akzioak

Verdini Dantza Taldearen ikuskizuna Donostian

Verdini Dantza Taldeak Zu Zeu ikuskizuna taularatuko du urtarrilaren 12an Victoria Eugenia Antzokian. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Verdini egitasmoaren xedeetako bat adimen urritasuna dantzaren bidez txertatzea da.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2013/01/07
Lotura
Nontzeberri

Egitasmoa 1992an sortu zen, eta 20. urteurrenaren harira, dantza taldeak berriro ere erakutsiko du ahalmen urritasuna duten pertsonak gai direla gizartean aurkitzen dituzten oztopoak gainditzeko.

Hala, Isabel Verdiniren lan-metodologia dela medio, publikoak egitasmoaren errepasoa egiten duen ikuskizunaz gozatzeko parada izango du. Dena dela, pieza berriak ere taularatuko dituzte. Badut izeneko taldeak dinamizatuko du emanaldia. Horretarako,  clown-en teknikak erabiliko ditu.

Verdini Dantza Taldearen ikuskizuna Donostian

Dokumentuaren akzioak