Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Verdini dantza taldeak 30.urteurrena ospatuko du Viktoria Eugenian

Dokumentuaren akzioak

Verdini dantza taldeak 30.urteurrena ospatuko du Viktoria Eugenian

Urrezko Danborra jasoko duen dantzariak igandean, 19:00etan, emanaldi bat eskainiko du bere dantza taldearekin, "emozioz, mugimenduz eta ilusioz beteriko ikuskizuna" eskainiz.
Egilea
Andrea Bosch
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/01/16
Lotura
Irutxuloko Hitza

 Verdini dantza taldea

Verdini dantza taldea entsegu batean.Sara Ibarguren

30 urte hauek ospatzeko ekitaldian telebistan atera zireneko momentuak proiektatuko dituzte, baita Got Talent saioko gala ere, eta zuzeneko dantza ere egongo da. Ikuskizuna emozioz beterikoa izatea espero da. “Oso eskertua nago 30 urte hauetan irakatsi didaten guztiarengatik”, azaldu zuen dantzariak astekari honek aurreko astean egin zion elkarrizketan. Verdinik bere dantza ikasleak “pertsona zoragarriak” direla eta “beti berarekin” egongo direla ziurtatu du, proiektua bere “bizitza eta pasioa” delako eta “dantzariak horren parte” direlako.

Dantza eta bestelakoak

Gainera, 30 urte hauetan Verdini proiektuak momentu desberdinak bizi izan ditu. Down sindromea duten pertsonekin lan egiteagatik “zoratuta” zegoela entzun behar izan zuen dantzariak. Baina  aurrera jarraitu, dantzarekin hasi eta egun batean modeloak izango zirela amestu zuen Verdinik. Duela lau urtetik Alex Vallejo bitxigile donostiarraren modeloak dira dantzariak, eta Gipuzkoa de Moda jaialdian parte hartzen dute.

Horrez gain, Got Talent eta The Dancer telebista programetan parte hartu dute, eta orain Urrezko Danborra jasoko dute. Isabel Verdinik elkarrizketan pozez esan zuen bezala, “ez dakit zer gehiago dagoen egiteke, ez bada Ilargira joan eta dantza bertan egitea”.  Urrezko Danborraren harira egindako elkarrizketa osoa hemen ikus dezakezue.

Dokumentuaren akzioak