Dokumentuaren akzioak
Valladolideko Gure Txoko-ren Euskal Jaiari esker euskal dantza hiriko kaleetara atera zen
Oporrak amaituta, lanera itzuli da Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxea, eta ondo bueltatu ere; izan ere, 2016ko Euskal Jaiarekin ekin zioten kurtso berriari. Iragan larunbatean, urriaren 1an, hasi zen Euskal Jaia, Euskal Herritik etorritako gonbidatu batzuekin: Elgoibarko Haritz dantza taldearekin. Dantzari gipuzkoarrek erakustaldia eskaini zuten San Nikolas elizan, eta euskal etxeko koruak bertan egin zen meza elizkizunean abestu zuen.
Atzo, igandean, elgoibarko dantzariek euren maixutasuna erakusten jarraitu zuten, oraingoan Valladolideko kaleetan, kalejira egin baitzuten, txistulari, kantari eta euskal etxeko bazkideek lagunduta. Ibilbidea San Nicolas elizan hasi zen, eta han aurreskua eskaini zioten dantzariek Valladolideko alkate Oscar Puente jaunari eta Gure Txokoko presidente Oscar Castañedari. Ondoren, hiriko kaleetan barrena ibili zen taldea, ikusleen jakinmina piztuz, eta beste aurresku batekin amaitu zen kalejira, oraingoan San Benitoko Ama Birjiñaren aurrean.
Dokumentuaren akzioak