Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute

Dokumentuaren akzioak

Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute

Hainbat urtetan galduta egon ostean, Valderejoko parke naturalaren 25. urteurrena ospatzeko, Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna berreskuratu dute.
Egilea
Estitxu U. Lopez de Arkaute
Komunikabidea
Alea
Tokia
Gaubea
Mota
Albistea
Data
2017/10/12
Lotura
Alea

Valderejoko antzinako lanbideen eta egungo artisauen lanen erakustokia bilakatu da Lalastra. Dozenaka herritar hurbildu dira gaur goizean herri txikira, eta bertan aurkitu dituzte irulea, arotza, gaztagilea, okina, eta pasta edo marmelada egilea. Denek beren ogibideen inguruko azalpenak emateko prest. Eguna borobiltzeko, eguerdi partean, Berantevillatik etorritako lagun talde batek Valderejon 1953. urtean eraiki zuten azken giza-gaztelua berreskuratu du. Bi aldiz eraiki dute gaztelua eta birritan goratu dute Gaubeako bizilagunak eta kanpotarrak. Parke Naturalaren 25. urteurrena ospatzeko berreskuratu dute Arabako Foru Aldundiak eta Gaubeako Udalak urte batzuetan galduta egon den Valderejoko Usadioen eta Lanbide Zaharren Eguna. Bertan izan dira, besteak beste, Diputazioko Ingurumen diputatua Josean Galera eta Gaubeako alkatea Juan Carlos Ramirez Escudero.

Argazkiak: PHOT.OK

Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute - 17

Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute - 18

Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute - 19

Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute - 20

Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute - 21

Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute - 22

Valderejoko Lanbideen eta Usadio Zaharren Eguna ospatu dute - 23

Dokumentuaren akzioak