Dokumentuaren akzioak
Uztaiak zerurantz
Frantzia (Toulouse), Kanariak (Chimiche), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa (Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dute Ezpalak 2008 jaialdian. Etorriko diren talde guztiek gutxienez arku-dantza bat aurkeztuko dute. Batzuk arku-dantzekin soilik osatuko dute beren emanaldia; beste batzuk, ordea, arku-dantzak beste zenbait dantza tradizionalen artean ematen dituzte eta sorta hori eskainiko dituzte.
jaialdiaren egitaraua
Arku dantzen erakustaldia
Ospakizuna kalejira batekin hasiko da arratsaldeko 17.30ean Alde Zaharreko karriketan barna, bertan jaialdiko talde guztiak, gaiteroak eta txistulariak parte hartuko dutela. Eta ordu erdi beranduago, Ezpalak arku-dantzan nazioarteko jaialdiari hasiera emanen zaio Burgoen Plazan, Euskal Herriko eta atzerriko arku-dantzen erakustaldiarekin.
Jaialdiko anfitrioia den Iruñeko Duguna Dantza Taldea hasiko da dantzatzen, zehazki Gipuzkoako uztai txikien eta uztai handien dantzak eskeiniko ditu. Ondoren, Burgosetik etorriko den Danzas Burgalesas Justo del Río taldeak Arco de Frías eta La Campiña dantzatuko ditu. Halaber, Danzantes de Lanestosa dantza taldeak beren Danza de los arcos floridos erakutsiko du jendaurrean; Toulouseko Le Poutouk, Les treilles ; Danzadores de San Asensio taldeak, Los Arcos ; eta Betanzosetik heldutako Xovenes do pobok Danzas gremiales de marineros y labradores dantzatuko dituzte. Aurtengo nazioarteko jaialdi honi amaiera emateko, Monteagudoko dan-tzari taldeak Baile de los Arcos del paloteado de Monteagudo ekarriko du Iruñeara, eta Chimicheko Dantza taldeak Danza de varas de Chimiche jendaurrean aurkeztuko du.
Duguna Dantza Taldeko neskek uztai-dantzak eskeiniko dituzte larunbatean Ezpalak Jaialdian.argazkia: utzitakoa
Dokumentuaren akzioak