Dokumentuaren akzioak
Usurbilgo festak amaitu dira
Atzo, Santixabel egunean, tradizioa izanz en nagusi: meza, hamaiketakoa eta soka-dantza
Meza nagusiaren ostean, soka-dantza egin ohi da udaletxe aurrean. Bertan, Mertxe Aizpurua alkateak, Bilduko taldekideek eta PSE-EEko Ricardo Crespo zinego-tziak parte hartu zuten. Beraiekin batera, Usurbilgo Dantza Taldeko kideak eta hainbat herritar atera ziren plazara.
Jende andana gerturatu zen dantza saioa ikustera eta bakoi-tzak bere ezaguna animatzen zuen. "Aupa, Aritz!!! Oso ondo", zioen batek.
Ordu erdiren ostean, herritarrak Dema plazara joan ziren Urbilago merkatari eta ostalari elkarteak prestatzen duen hamaiketakoa hartzera. Txorizo edo haragi pintxoz gain, salda eta landare bat banatu zitzaion bertaratu zen herritar bakoitzari. 400 bat lore banatu ziren eta gainera Usurbil Zero Zabor taldekoek auzo-konpostatze egitasmoan sortzen duten ongarri poltsatxoak eman zituzten, loreak hazteko. Honela, Zero Zabor taldekoek oraindik auzo-konpostan ibiltzen ez diren herritarrak ekin-tza honetan parte hartzera gonbidatu nahi zituzten.
Opari guzti hauek jasotzeko asmoz, ilara luzea sortu zen. Elizaren atzealdetik frontoiraino iristen zen. Itxaroten zen bitartean ondokoa zirikatzeko astia zegoen. "Mezan ez zaitut ikusi, baina hona lehenengoa etorri zara", esan zion jubilatu batek bere ezagun bati. Baina hainbeste pazientzia ez zuena ere egon zen. "Ilara guzti hori itxoitea baino, nahiago dut hamaiketakoa taberna batean hartzea", adierazi zuen ama gazte batek.
Gauean, beti bezala, azken trakarekin agurtu zituzten santixabelak hurrengo urtera arte.
Zinegotziak eta herritarrak soka-dantza egiten (A. M.)
Dokumentuaren akzioak