Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Usurbilgo 6. Dantza Egunerako bost egun

Dokumentuaren akzioak

Usurbilgo 6. Dantza Egunerako bost egun

Bost egun baino ez, jada errotua dagoen dantzarien egun handirako. Larunbat honetarako, apirilaren 21erako iragarria du Orbeldi D.T.-k, Usurbilgo 6. Dantza Eguna. Iazko edizioaren ildotik, usurbildarrekin batera, Euskal Herriko beste zenbait txokoetatik etorriko diren dantzari taldeekin kalejira eta emanaldia eskainiko dute goiz partean. Haurren txanda izango da arratsaldean, eta segidan, Ttipika taldekoekin erromeria. Gauean, azken hilabeteotan gogotik landu duten ikuskizun berriaren estreinaldi mundiala; “Euskal Genesia” izenekoa aurten.
Komunikabidea
Noaua
Mota
Albistea
Data
2018/04/16
Lotura
Noaua

Kontuan izan, Dantza Egunari begirako ondoko oharra; apirilaren 21ean, eguerdi partean dantzariek egin ohi duten bazkaritarako txartelak aurrez eskuratu ahalko dira, Orbeldi Dantza Taldeak Oiardo Kiroldegi sarreran duen egoitzan. 

6. Dantza Eguna
Apirilak 21, larunbata
10:30
Dantza taldeei ongi etorria.
11:00 Argazki ofiziala.
11:30 Dantza taldeen kalejira herrian zehar.
– Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).
– Akelarre Dantza Taldea (Hendaia). 
– Aurtzaka Dantza Taldea (Beasain).
– Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea).
– Bizkargi Dantza Taldea (Larrabetzu).
13:00 Emanaldia frontoian.
14:30 Dantzarien bazkaria. (Txartelak 16 €tan Artzabalen apirilaren 6ra arte. Ondoren, Orbeldiren egoitzan).
17:00 Orbeldiko haurren emanaldia frontoian.
Jarraian,TTIPIKA dantza gidatuak.
22:30 “Euskal Genesia” ikuskizuna, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.

Antolatzailea:Orbeldi D.T. eta Usurbilgo Udala.

Dokumentuaren akzioak