Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Usurbilek gaur bere egun handia ospatuko du

Dokumentuaren akzioak

Usurbilek gaur bere egun handia ospatuko du

Eguerdian udal agintariek soka-dantza eskainiko dute udaletxe aurrean
Egilea
Aitziber Muga
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2019/06/28
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Udaletxe aurrean soka-dantza.

Udaletxe aurrean soka-dantza.

Gaur Santa Ixabel eguna izanik, Usurbilek usadio eta ofizialtasun gehien dituzten ekitaldiak ospatuko ditu. Izan ere, 12.00etan udal agintarien eta herritarren soka-dantza burutuko da udaletxe aurrean. Eta ondoren, frontoian, ilara luzeak sortzen dituen salda eta lore banaketa izango da.

Trikitilarien kalejirak, Incansables txarangak eta buruhandi eta erraldoien konpartsak, dultzainen lagun-tzarekin, alaituko dituzte kaleak bazkal ordura arte.

Arratsaldeko lehenengo orduan, 16.00etan, mus txapelketa izango da txosnetan eta izen-ematea lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko da.

Dokumentuaren akzioak