Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Usoak baino ere arinago dantzan udazkeneko lehen erromerian

Dokumentuaren akzioak

Usoak baino ere arinago dantzan udazkeneko lehen erromerian

Egilea
Ion Muñoa
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zerain
Mota
Albistea
Data
2004/10/26

Baina, jendea ez zen gutxiago izan eta trikitixaren musikaren erritmoan eta Patxi Perezen zuzendaritzapean mugitu zituen hankak. Beste behin ere, Zerain dantzazaleen kabi bihurtu zen.



Herriko ehiztariak kexu ziren usoak oso altu pasa zirelako eta ez zutelako nahi adina hegazti lapikoan sartzeko aukerarik izan; eta «Zerain dantza zain» ekimeneko erromeria hauek ere halaxe doaz, azkar eta konturatzerako. Urte hondarrera iristen ari garen honetan, aurreikusitako 9 erromerietatik 7 ospatu dira jadanik. Jendea oso kontentu dago, oro har ehiztariak usoekin baino kontentuago.



Udazkenak tristura omen dakar, negu beltza; baina zeraindarrontzat ez da erromeria on batekin alaitu ezineko urtarorik; ezta lapikora eraman ezin daitekeen usorik ere.

Dokumentuaren akzioak