Dokumentuaren akzioak
Julian Barrenetxea abesbatza eta Itsasi taldeak 'Usadioetatik ernetuz' eskainiko dute
Dantza eta musika ikuskizuna Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango da 22.00etan
"Ikuskizun berri eta berezi bat" bezala deskribatu zuten arduradunek eta emanaldiak zati desberdinak izango dituela aurreratu zuten: "Bi taldeok elkarlanean, hiru zatitan banatutako ikuskizun bat prestatu dugu. Batzuetan dantzariak bakarrik arituko dira, besteetan abesbatzak bere doinuak aireratuko ditu, eta gehienetan elkarlanean arituko gara bi taldeotako kideok".
Lehenengo zatian, dantza tradizionalak izango dira ikusgai, an-tzinatik Euskal Herriko hainbat lekutan ikusgai izan diren dantzak hain zuzen. Bigarren zatian, berriz, dantza tradizionaletan oinarrituta, Itsasi taldeak asmatutako koreografiak taularatuko dituzte.
Eta azken zatian, berriz, koreografia berriak erakutsiko dituzte, "euskal kantagintzako abestietan nahiz abesti berrietan oinarrituta taldeak atera dituen koreografiak", azaldu zuten.
Bestalde, Itsasi Kultur eta Dantza taldea eta Julian Barrenetxea abesbatzaz gain, Jagoba Astiazaran zestoarrak ere parte hartuko. Musikari gazteak ikuskizunerako egin diren musika moldaketaren ardura izan du.
Esperientzia Musika eta dantza taldeek gaurkoa ez dute elkarrekin egiten duten lehendabiziko emanaldia. Azken hamasei urte hauetan, sei ikuskizun eskaini dituzte batera. Lehena 1991 urtean izan zen, Katalunian, azkena, berriz, iazko San Inazio jaietan.Dokumentuaren akzioak