Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Usadioen munduan barrena

Dokumentuaren akzioak

Usadioen munduan barrena

Marixe, panpinen baleta

Egilea
66. zkia.
Komunikabidea
Artez
Mota
Albistea
Data
2002/11/01

Formatu txikiko ikuskizun gisa aurkezten du Kresala dantza taldeak bere Marixe, papinen baleta azken muntaia, non, bunraku eran ari eta barila gabeko txotxongilo,dantzari eta musikariak erabiliz dantza tradizionalean oinarritutako pieza dakarren.



Orotara hogeita hamar dantzarik eta bost musikarik hartuko dute parte muntaian. Ikusle gazteenek zenbait ofizio eta lanbideren ohitura eta usadioak eta musika tresnen bidez erakutsitako dantza eta kantuak ikusiko dituzte lenguaiaren erabilera egokia era pedagokiko eta dibertigarrian jasoaz.



Hain zuzen, Kresala taldeak etorkizuneko antzerki zaletu izango diren haurrak hartu ditu ikusletzat, etengabeko krisian dagoen dantza esparrutik huts eszeniko erreflexiboa betetzeko beharra somaturik. Abiapuntu horretatik eduki sinboliko argiak dituzten irudien bitartez, natura, ingurugiroa eta animalien munduarekiko errespetu osoa eta mezutzat balore positibo eta sexistak ez dituen dantza programa azkar eta erakargarria osatu dute.

Hainbat pertsonaiek Marixe dama ederrak katu zuhur, azeri, ahuntz, hartz, ehunzango eta oilarraren laguntzaz zaintzen duen mundu jakintsu eta zibilizatua zeharkatuko dute.



Honela, benetako eta alegiazko gizakiak, ipotxak erraldoiak eta aizkolari, ijito, soldadu, zapatari, bizargin eta ikazkinak elkarrekin bizi diren ametsezko hamaika lekutara gerturatuko dira.



AZAROAK 9 NOVIEMBRE (17.00)

USURBE ANTZOKIA (BEASAIN)

Dokumentuaren akzioak