Dokumentuaren akzioak
Urtezahar dantzaria Tolosan
Udaberri dantza taldeak 60 urte beteko ditu 2017an, eta urte berriari dantzan eman diote ongietorria.
Larunbata, goizeko hamarrak pasatxo Zerkausian. Herritarrak hara-hona, eta, bat-batean, dantzan hasi dira gutxi batzuk. Gero eta gehiago dira apurka-apurka, eta gauza bera egiten ari dira herriko beste kale batzuetan:
Udaberri Dantza Taldearen ekimena da: "Udaberritarrontzat, larunbat goiz hauek bezalakoak izango dira aurtengo ia egun guztiak. Zergatik ote? Altza porru! #urteberrion", diote Facebooken. 1957an sortu zen taldea, Xalbador Garmendia eta Felix Galdona apaizen eskutik, eta aurten dute 60. urteurrena.
Dokumentuaren akzioak