Urteko jaialdia eskainiko du Sunbillako dantza taldeak irailaren 26an
Ortziral arratsaldeko 8etan hasita frontoian
Sunbillako dantza taldeak antolatutako dantza jaialdia seigarren urtez ospatuko da irailaren 26an, ortziral arratsaldeko 8etan frontoian. Bertan herriko haur, koxkor eta helduek parte hartuko dute, hainbat dantza ezberdin dantzatuz.
Programan ageri diren dantzei dagokienez, Txulalai, Zapatain, Neskatxak, Jokua, Kontra-dantzak, Borobila, Bailaos, Gorulari, Sorgin dantza, Matelota, Arin-latin eta Ziego. Helduek, berriz, Gipuzkoako Fandangoa eta Arin-arin Sunbilla, Larraindantza eta Xemeingo Ezpata-dantza izanen dira.
Animatu, urtero bezala ikuskizun ederra eskainiko baitute.
Jaialdi berezia eskainiko dute aurten ere Sunbillako dantzariek. Artxiboko argazkia
