Dokumentuaren akzioak
Urteko aurreneko mutxikoak egingo dituzte igandean
Urtea hastearekin batera itzuliko dira mutxikoak Azpeitira. Datorren igandean, hilaren 8an, egingo dituzte urteko aurreneko dantza jauziak plazan, 12:00etan hasita. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak.
Hileko bigarren igandean egiten dituzte dantza jauziak plazan. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta plazari bizia eman asmoz egin ohi dira. Horregatik, ikustera joateaz gain, parte hartzeko deia luzatzen diete beste behin antolatzaileek herritarrei.
Dokumentuaren akzioak