Dokumentuaren akzioak
Urtebete da Washington euskaldunen erakuslehio bihurtu zela eurei eskainitako Smithsonian Folklife Festivalarekin
Saioak ofizialki hasi baino aurreko egunean, Estatu Batuetan bisitan zen euskal ordezkaritza bat zebilen hiriburuan eta zenbait ekitaldi instituzional egin ziren, programa oso bat, ekonomia eta industria tarteko, eta instituzio aldetik Industria sailburua eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru diputatu nagusiak ere partaide. Estatu Batuetako euskaldunen izenean, John Garamendi kongresukide kaliforniarra izan zen ordezkari politiko konprometituena.
Lehenengo bideoa, Indio Amerikarraren Museo Nazionaleko Antzokian egin zen ekitaldiaren hasierari dagokio. Ekitaldi hartan, Xabier Paya, Donostia 2016ko ordezkari eta bertsolari eta oholtza maisuki menperatzen duen pertsona gisa aritu zen 'zeremonia maisu' gisa, euskara eta ingelesa modu izugarri abilean nahasi eta uztartzen. Hona horren erakusgarri txiki bat:
Eta hauxe izan zen lehenengo ongi etorria, euskaldunen aurreskua bertan zeuden ikusle amerikarrei, amerikar euskaldunei eta euskaldunei:
Smithsonian 2016 Folklife Festival inauguratuta, lehenengo kontzertua, aire librean eta amerikarrentzat zinez sinbolikoak diren lekuen erdian, Kepa Junkerarena izan zen. Giroa ederra eta berezia oso izan zen. Hobe ikustea:
Kepa Junkeraren emanaldiko beste tarte bat. Harritua zegoen jendea euskaldun hauekin.
Lehenengo egunetako ikuspegi orokor bat, aurreneko asteburua etorri aurretik
Ekitaldiek iraun zuten bi asteetan, zernahi ikusi ahal izan zen Washngtongo Mational Mall-en. Euskaldunak tarteko, sukaldaritza ezin falta. Kasu honetan, sukaldaritza 'eskola' edo erakustaldiak:
"Euskaldunak eta itsasoa": ezin euskaldunei buruzko errepasorik egin, euren itsasoarekiko harreman historiko sakona aipatu arte. Horrek ere bere tartea izan zuen Washingtonen.
(bigarren artikulu batean sekituko du astelehenean)
Dokumentuaren akzioak