Dokumentuaren akzioak
Urtea borobiltzeko, egun osoko plana dute dantzazaleek, AIKOren eskutik, bihar
Plateruenean
Durangoko Andra Mari elizpean, 13:00etan da dantzazaleentzako hitzordua. AIKO taldeak sokadantza eskainiko du bertan, eta horik Plateruenera arte joango dira dantzazaleak kalejiran. Egun guztirako proposamena izango da, biharko Plateruenekoa. Bazkari herrikoian batu eta gero, Soken dantza disko berriko doinuak eskainiko dituzte AIKO taldeko musikariek. Gitarra klasikogaz, akustikoagaz zein elektrikoagaz interpretatuko dituzte, Alvaro Garcia AIKO taldeko gitarristak konposaturiko kantak. Deneriko dantzarako erritmoak eskainiko dituzte Platerueneko erromerian: jotak, porruak, valsak, polkak, tangoak, jauziak, habanerak eta mazurkak, etab.
Eguna borobiltzeko, Bizkaiko Gaiteroak ariko dira, 20:00etatik aurrera, Plateruenean, eta "goateke tradizional" batekin jarraitu ahalko dute gura dutenek, 22:00etatik aurrera.
Dokumentuaren akzioak