Urte askoan Andra Mari dantza taldeko dantzari eta irakasle izandako Augusto Alves omendu dute Mañariko jaietan

Omenaldiak "ezustean" harrapatu duela eta "hunkituta" dagoela adierazi du.
Hedabidea
Anboto Mañaria
Lekua
Mañaria
Mota
Albistea
Data
Lotura
Anboto Mañaria
Urte askoan Andra Mari dantza taldeko dantzari eta irakasle izandako Augusto Alves omendu dute Mañariko jaietan
Augusto Alves lore sortarekin eta bere ikasle izandako dantzari gaztez inguratuta Mañariko pilotalekuan.

 

Andra Mari taldeko dantzari gazteek dantza saioa eskaini dute gaur goizean Mañariko jaien barruan. Beste askotan lez, Augusto Alves (Mañaria, 1968) irakaslea inguruan zuten aholkuak eta animoak ematen. Baina gaurko saioa berezia zen, Alvesen agurrekoa zelako. Dantza taldea utziko du arrazoi pertsonalengatik. Umetatik taldeko dantzaria izan da eta azken 15-20 urteak irakasle moduan ere eman ditu, etapa bitan banatuta. 

Dantza saioa amaitu denean hasi da omenaldia. Dantzariek ohorezko pasilloa egin eta lore sorta bat erregalatu diote. Alvesen eta dantzari guztien arteko besarkada handi batekin eta pilotalekua lepo bete duten herritarren txaloen artean amaitu da ekitaldia.

Alvesek "oso hunkituta" dagoela eta omenaldiak ezustean harrapatu duela adierazi du. "Ez nuen inondik inora espero!". Adierazi duenez ez du baztertzen hemendik denbora batera itzultzea.