Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urtarrilaren 30ean ospatuko dira Aranoko inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Urtarrilaren 30ean ospatuko dira Aranoko inauteriak

Puxka biltzea Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute aurten ere

Urtarrilaren 30ean ospatuko dira aurten inauteriak Aranon. Larunbat goizean 8:30ean hasita ohiko "puxka biltzea" egingo da. Azken urteetan gure festaren luxuzko laguntzaile bihurtu diren Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute ibilbidea.
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Arano
Mota
Albistea
Data
2016/01/29
Lotura
Erran

Suron hasi eta hortik, Arranbide eta Bentaberri auzoak pasatzen dira eta gorakoan Xauxar baserritik Latxe aldera egingo dute. Han Larratxuri baserritik, Beheko Herriko etxeak pasatu ondotik herrira iristen dira. Fandangoa eta arin arina dantzatzeko ohitura izaten da eta jendearekin egoten dira umore ederrean.

Egun guztian zehar dantza eta kantua oin eta ahoetan izaten dira. Jendeak dirua eman ohi du baina burduntzia betetzeko gaiak ere gustura hartzen dituzte.

Bazkaria Joseba Manterolak bideratuko du beti bezain esku xamurraz. Zopa eta arkumea jaten dira eta kantu saio eder bat ere ez da falta izaten bazkal ondoren.

Herri afaria izango da gero herriko soziedadean eta Gari eta Iñaki trikitilariek girotuko dute. Gauean ere ez dira faltako, kantu, dantza eta kontuak.

Zomorroak auzoz auzo ibiliko dira, musika eta dantza hedatzen. 

Dokumentuaren akzioak