Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urtarrilaren 15ean hasiko dituzte datorren urteko maskaradak, Maulen

Dokumentuaren akzioak

Urtarrilaren 15ean hasiko dituzte datorren urteko maskaradak, Maulen

Maule-Lextarreko gazteek egingo dituzte maskaradak 2023an, eta, apirilaren 22ra bitarte, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte. 'Dantzan.eus' atariak eman du egutegia.

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2022/12/23
Lotura
Berria

Maskarada bat Altzürükün, 2020an. Artxiboko argazkia. Maskarada bat Altzürükün, 2020an. Artxiboko argazkia. Bob Edme

Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, agenda erabat aldarazita egin zituzten 2021eko eta 2022ko maskaradak, Zuberoan. Astebeteko tartea baino ez baitzen egon elkarren artean: urtarrilean bukatu ziren iazkoak, eta urtarrilean bertan hasi aurtengoak. Bada, egoera ohikora itzuli den gisan, 2023ko maskaradak ere ohiko datetan egingo dituzte: urtarrilaren 15ean hasiko dituzte, eta apirilaren 22an bukatu.

Dantzan.eus atariak eman du datorren urteko maskaraden egutegiaren berri. Zehaztu duenez, Maule-Lextarreko gazteek paratuko dituzte datorren urteko maskaradak. Lau hilabetean, asteburuz asteburu, hamabost emanaldi egingo dituzte gazteek, eta hamahiru herri bisitatu. Horien artean daude, besteak beste, Atharratze, Altzürükü, Zalgize, Urdiñarbe eta Barkoxe. Ohitura duten moduan, lehen eta azken saioak etxean egingo dituzte, Maulen, alegia.

Hain zuzen ere, hamabost urte igaro dira Mauleko gazteek maskaradak azkenekoz eman zituztenetik; 2007an tokatu zitzaien antolatzea. Atharratze eta Alozeko gazteek egin zituzten iazko neguan, eta Barkoxekoek 2021ean.

Hau da egutegia:

-Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)
-Urtarrilak 22, igandea: Atharratze
-Urtarrilak 29, igandea: Pagola
-Otsailak 5, igande: Mendikota
-Otsailak 11, larunbata: Gamere
-Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi
-Otsailak 25, larunbata: Altzürükü
-Martxoak 4, larunbata: Muskildi
-Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi
-Martxoak 19, igande: Zalgize
-Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
-Apirilak 2, igandea: Larraine
-Apirilak 9, igandea: Barkoxe
-Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)
-Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

Dokumentuaren akzioak