Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urrundik EEko dantzariak Euskal Herriaren ordezkari Parana-ko Immigranteen Eguneko ikuskizunean

Dokumentuaren akzioak

Urrundik EEko dantzariak Euskal Herriaren ordezkari Parana-ko Immigranteen Eguneko ikuskizunean

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Parana, Argentina
Mota
Albistea
Data
2010/09/16

Irailaren 4ea 'Immigranteen Egun Nazionala' da Argentinan, hala baitio 1949an plazaratutako Decreto del Poder Ejecutivo Nacional Nº 21.430 delakoak. Haren ondorioz, Argentina osoan ehundaka lekutan antolatzen dira immigrante jaiak, azokak eta elkarretaratzeak, herrialde osoan bizi diren eta Argentina eraikitzen lagundu duten gizatalde ezberdinen aipamena egin eta euren tradizioak gertuagotik ezagutzearren. Testuinguru horretan, Paranak urtero antolatzen duen folklore jaia antolatu du, aurten aurrexeago, irailaren lehenean.

Entre Rios probintzian oro har eta baita Paranan ere ugaria den euskal presentziaren ordezkari, Urrundik Euskal Etxeko dantza taldea aritu zen aipatu funtzioan; izan ere eurak eman zioten amaiera jaiari euskal dantza erakustaldi batekin, aurretik taularatuak ziren gizatalde alemaniar, arabiar, katalan, esloveniar, espainiar, asturiar, greziar, israeldar, italiar (kalabriar, friuliar, liguriar, marchetar, piamontetar, toskanar, veneziar) eta valaistarrek eginikoari amaiera egokia emanez.

urrundik


"Argentinar Errepublika, eta nagusiki gure probintzia, bere sustraietan elikatu dute munduko leku urrun eta gordeenetatik heldu zaizkion immigranteek, elkarrekin eraikiz lan egin nahi izan duen gizon orori zabalik egon den herrialde bat, jatorria, arraza edo erlijioari erreparatu gabe", azaldu zuten antolatzaileek ekitaldirako deialdian.

Dokumentuaren akzioak