Dokumentuaren akzioak
Urruñako kultur asteak dantza goraipatuko du Maritzuliren sorkuntzarekin
Taula gaineko dantzari maiatzaren 1a atxiki diote. Iturbidea kiroldegian, Maritzuli konpainiak Dantzama sorkuntza berria lehen aldikotz aurkeztuko du. Dantza zaharrak gogora ekartzen dituen ikusgarria da. Konpainiak, azken bi urteetako sorkuntzak bildu ditu han. Dantzaz gain, musikak ere bere lekua ukanen du gaualdian. Honek ere, XVI- XIX. mende arteko garaiak orroitaraziko ditu arrabita, txistua eta beste horrelako nahasketak eginez. Era berean, Naia Robles izango da kantari.
Dantzaren munduan osoki sartzeko nahikeriarekin, ikusgarriaz gain, Euskal Herriko garai zaharretako jantzien erakusketa muntatu du Iruretagoienak. Hilaren 30ean Ramuntxo Mujika, Airoski taldearen sortzailea omenduko dute, eta maiatzaren 2a haurrei eskainiko diete. Igandean, berriz, besta herrikoia. Ostiralerako Mikel Markez gonbidatu dute.
Dokumentuaren akzioak