Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urrijena Iurretan

Dokumentuaren akzioak

Urrijena Iurretan

Plaza bete dantzari
Egilea
Izaskun Ellakuriaga
Komunikabidea
Mugalari.info
Mota
Iritzia
Data
2014/10/10
Lotura
Mugalari.info

I. Ellakuriaga

Urrijena egingo da igandean Iurretan. Herriko dantzari eta dantzari izandakoen eguna eta jaia. Gainera, aurtengoa berezia izango da: batetik, jaiak 25 urte betetzen dituelako. Eta bigarren, emakumezkoen dantzari taldeek parte hartuko dutelako.

Plaza bete dantzari izango da, beraz, igandean Aita San Migel Plazan. 200dik gora hankak astitzen. Eta gehiago ere bai kantuan. Belaunaldi diferenteetakoak elkarrekin eguna ospatzen ikustea polita izango da. Zaharrenek 80 urteren bueltan dute. Eta kofradia ezberdinetako dantzariak plazan ikustea ere berezia.

Goizetik izango da Iurretan jai giroa. 9:30ean Maspe kalean elkartzea eta talde argazkia ateratzea, 10:30ean Kalejira Montoitik plazara, 11:30ean alardea eta eguerdian dantzarien bazkaria.

Neska ezpatadantzariak?

Ez da nire asmoa inoren hasarrea piztea. Baina Urrijena jaiaren berri jakin eta hainbat iurretarren artean hausnarketa interesantea sortu da  (nire inguruan emakumeen artean gertatu da). Begi onez ikusten dut eta txalotu ere bai, azken urteetan Iurretako plazan, dantzari, nesken presentzia nabarmen ugaritu delako: emakumezkoen aurreskua berreskuratuta, Sanmigeletan gizonezkoek beste plaza eginda, eta orain Urrijenan parte hartuta.

Baina, horietan danetan, emakumeak emakumeen paperean izan dira. Eta ez dakit inoiz planteatu ote den neska ezpatadantzariak plazara urtetako aukera, Sanmigeletan, mutilen pare, mutilekin taldea osotuz, esaterako.

Hausnartzekoa begitantzen zait. Eta akaso Iurretako plazan eman beharreko hurrengo pausua. Naturaltasunez. Aukera emanda neskei eta mutilei zein paper hartu nahi duten plazara dantzan ateratzeko.

http://mugalari.info/wp-content/uploads/2014/10/IUrreta-Iban-GOrriti-1.jpg

Dokumentuaren akzioak