Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urriaren 1ean hasiko da berriro dantza-txokoa Erandion

Dokumentuaren akzioak

Urriaren 1ean hasiko da berriro dantza-txokoa Erandion

Urriaren 1ean hasita, astelehenero egongo da aukera zenbait euskal dantza tradizionaleko zenbait jauzi ikasi eta entseatzeko, Gautxoriak elkartearen eskumenez. Talde bi egongo dira aurten dantza-txokoan, bata hasiberrientzat eta bestea hobetu gura dutenentzat.
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Erandio
Mota
Albistea
Data
2018/09/19
Lotura
Hiruka

Euskal plaza-dantzakaz gozatzeko aukera egongo da ikasturte honetan ere Erandion. Urriaren 1ean egingo dute lehenengo saioa, eta hortik aurrera astelehenero egongo da aukera dantzak ikasteko edo dakitenek entseatzeko. Hasiberrientzako ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da, eta hobetu gura dutenentzakoa, 19:30etik 21:00era artekoa.

Sasoi bitan egongo dute ikastaroa: urritik abendura eta urtarriletik ekainera. Izena emateko Gautxoriak elkarteagaz harremanean jarri beharra dago, 679 353 690 telefono-zenbakira deituta edo dantzatxokoa@gmail.com posta elektronikora idatzita. Dantza-saioak Merkatu Zaharreko eraikinean egingo dituzte, eta Haizea Hormaetxea izango da irakasle eta gidaria. 

Urriaren 1ean hasiko da berriro dantza-txokoa Erandion

© DANTZAN.EUS

Dokumentuaren akzioak