Dokumentuaren akzioak
Urriaren 17tik 28ra ospatuko da BAD jaialdia
BADen – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren XX. edizioaren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean, Nekane Alonso Kultura Zinegotzia eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria bertan zirela.
BADen hurrengo ediziorako aukeratu diren 21 konpainien artetik ia erdia euskal eszena berrian sar daitezkeen eta dantzaren eta dramaturgia berrien alorretan batez ere lan egiten duten artistak dira. Horrela, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza, Allue Danza, Organik, Mama Crea, Eva Guerrero – Doos Colectivo, You & Me, Macarena Recuerda, Carla Fernández eta Inés Bermejo eta Mursegok euren azken lanak aurkeztuko dituzte.
Gehienek eskainiko dituzten ikuskizunak jaialdian estreinatuko dira. Horrez gain, BADen programazioak nazioartean erreferentziazkoak diren zenbait figura azpimarratu behar dira: horien artean daude ‘Tutuguri’ izeneko soinu-dantza pieza aurkeztuko duen Flora Detraz, edo Parisen bizi den Sorour Darabi artista iraniarra; 2016an sortutako ‘Farci.e’ ikuskizuna, lengoaia, genero identitatea eta sexualitatea, besteak beste lantzen dituen bakarkako dantza ikuskizuna da,
Aurreko lanarekin ACT Jaialdiaren aurreko edizioan saritua izan zen Unplush konpainia suitzarraren ‘Flipper’ lana ere ikusi ahal izango da. Jatorria filmeko izurde ezagunean duen dantza, antzerki eta ikus-entzunezko pieza, Kathy izeneko izurde emea protagonista izanda. Hiru ikuskizun horiek La FuNdicIOn aretoan ikusi ahal izango dira, urriaren 20an, 21ean eta 26an.
Azkenengo estreinaldia Pabellón 6 aretora helduko da, urriaren 26an, Italiako MOTUS konpainiaren ‘MDLSX’. Ikus-entzule helduei zuzendutako performance antzerki lana da, oso eszenan jartze indartsuarekin, etorkizuneko askatasunaren, genero identitatearen, desberdina izateko askatasunaren aldeko ereserkia.
Nazioarteko eremuan beste izen batzuk ere azpimarratu behar dira: Arkadi Zaides koreografoa eta bere ‘Archive’ ikuskizuna, bakarkako dantza lana, mundu osoko jaialdietan parte hartu duen eta Israelen kritikak eragin dituena, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren azterketa artistikoa proposatzen baitu. Campos Antzokiko eszenatoki nagusia hartuko du urriaren 24an.
Euskal eszena eta ekoizpen propioa
BAD jaialdian Euskal Herriko hamar konpainia programatuko dituzte, eta horietatik erdiak jaialdian bertan estreinatuko dituzte euren azken lanak. Proposamen horietako bi, sorkuntza eszenikoari laguntzeko «Artistak Egoitzan» udal programaren barruan aukeratu zirenak dira.
Isaak Erdoizaren ‘Proyecto MASA’, eta KANPAI, Natalia de Miguel & Jorge Jaureguiren ‘Sayonara Baby’ proiektuak dira.
Bertako proposamenen artean, Ainara Legardónen zuzeneko musika duen Eva Guerreroren ‘El fin de las cosas’ dantza garaikide pieza azpimarratu behar da. Nahiko desberdinak eta bereziak diren eta Mama Crearen eta Mursegoren eskutik datozen beste bi proposamen ere nabarmendu behar dira. Eibarko Mursego e Ibon RG taldeak ‘100% Oion’, aurkeztuko du, Oionen, bertako biztanleen arteko bizikidetza hobetzeari buruzkoa, herriko estereotipo faltsuak eta esamesak apurtzeko xedez, partaidetzan oinarrituta aurrera eraman den proiektuaren emaitza.
Kontzertua larunbatean, urriaren 27an, izango da Pabellón 6 aretoan.
Mama Creak, bere aldetik, esperientzia eszenikoa proposatuko du Pabellón 6 aretoan, 15 minutuz behingo emanaldiekin, lau ikus-entzule gutxiri zuzenduta. ‘Poesía a la carta’ soinuz, usainez eta ehunduraz betetako esperientzia eszenikoa da, zentzumenen lengoaiaren bitartez poesiara hurbiltzeko.
BADek ekoizpen propioa bultzatzeko apustua ere egin du, lau lanen ekoizpenean parte hartuz. Organik Dantza – Antzerki taldearen azken lana da, ‘Sareak’ dantza pieza, arrantzarako sareak konpontzen zituzten emakumeen lanaren fisikotasunean zentratutako lana. Bestea Baro D´evel dantza eta zirku konpainia frantses ezagunaren ikuskizuna da. Ikuskizun horrek emango dio amaiera BADen aurtengo edizioari, urriaren 28an, 20.00etan, Pabellón 6 aretoan.
Beste bi ekoizpenen emaitzei dagokienez, lehenengoa ikerketa pertsonal eta sozialeko Bárbara Bañuelosen ‘Mi padre no era un famoso escritor ruso’ dokumental eszenikoa, buruaren eta gorputzaren osasunari buruzko gogoeta da, eta bigarrena diziplina anitzetan aritzen den Juan Domínguez artistaren ‘My Only Memory’ performancea.
Dokumentuaren akzioak