Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urriaren 10ean 'Dantzan Bilaka'-ko lanak izango dira Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Urriaren 10ean 'Dantzan Bilaka'-ko lanak izango dira Gasteizen

Donostian hilaren 18an eta Bilbon hilaren 30ean izango dira dantza koreografia emanaldiak

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/10/10

Bertan, Alexander Deutinger eta Marta Navaridasek sentimenduei buruzko Good, Very Good lana emango dute. Amaia Pascualek Bi-tarte lana aurkeztuko du. Eta, bukatzeko, Igor de Quadrak eta June Crespok Dar Dar lana eskainiko dute.

Hilaren 18an, Donostiako Gasteszenan, Eva Guerrero eta Nuria Perezek Re-vestimientos izeneko emanaldia egingo dute, eta bertan azala muga gisa ikertuko dute. Beatriz Setienek Canciones para estar de acuerdo o no saioan musika korala eta dantza nahastuko ditu. Saioa Ibañezek, berriz, Holocausto caníbal aurkeztuko du, portaera basatiaren alde onari buruzko lana.

Dantzan Bilaka-ko jardunaldien azken saioa, urriaren 30ean Bilboko La Merceden izango da. Gustavo Gorosito eta Victoria Alvarezek hutsaren sentsazioari buruzko Vacío lana aurkeztuko dute. Koreografia horren xedea dantza egin eta figurak sortzea da. Carla Fernandez eta Olatz de Andresek, berriz, Desde el ángulo ciego eskainiko dute, non hitza, ekintza eta denboraren elkartzea eta ez elkartzea lantzen duten. Marian Gerrikabeitiaren Blank lanak adimena zuri uzteko gonbita egiten du, eta Robert Jacksonek, azkenik, Croquis emanaldian nortasuna ikertuko du.

Dokumentuaren akzioak