Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urrian, Dantzan Bilaka programa

Dokumentuaren akzioak

Urrian, Dantzan Bilaka programa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatzen du sorkuntza koreografikoa bultzatzen duen Dantzan Bilaka programa.

1996an abian jarri, eta hamar edizio izan zituen Gazte koreografoen erakusketa du sorburu. 2006an Dantzan Bilaka programak hartu zuen horren txanda, eta orain hamargarren edizioa izango da. Dantzan Bilakaren bidez, laguntza eman nahi zaie diru-laguntza horien modalitatean hautatutako sorkuntza koreografikoko proiektuei, eta behar bezala bultzatu eta agerian jarri nahi dira. Hamar hilabetez, Laguntza Batzordea eratzen duen taldeak bilerak egin ditu, banaka eta taldeka, proiektuak ahalik eta baldintzarik egokienetan garatu ahal izateko, euskarri artistiko kritikoa eskaini die, eta aniztasuna baloratu du, programako balio berezitzat hartuta.
Egilea
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/10/04
Lotura
Nontzeberri

2016ko Dantzan Bilakako Laguntza Batzordean, Blanca Arrieta koreografoa eta dantzaria, Igor de Quadra koreografoa, interpretatzailea eta pedagogoa, eta Isabel de Naverán arte eszenikoen teorialaria daude.

Aurtengo edizioan 9 sortzaile (Maria Andres, Amaia Elizaran, María Ibarretxe, Robert Jackson, Begoña Krego, Izaskun Lapaza, Ángela Millano, Macarena Recuerda, Shepherd eta Ibon Salvador) parte hartuko dute mota askotariko lanekin.
Lanen emanaldiak honakoak izango dira: urriaren 15ean, Gazteszenan (Donostia); urriaren 20an,  Azkuna Zentroan (Bilbo); eta urriaren 22an, Sala Baratzan (Gazteiz).

Dantzan Bilakaren beste xehetasun batzuk ezagutu nahi badituzue, egin klik hemen.

Urrian, Dantzan Bilaka programa

Dokumentuaren akzioak