Urrezko Danborra, Isabel Verdiniri

Egilea
Jagoba Manterola FOKU
Hedabidea
Naiz
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/12/05
Esteka
Naiz

Aho batez onartu du Donostiako Udalak, herritarrek proposatutako 141 hautagaitzen artean, Isabel Verdini dantza irakasleari ematea hiriak banatzen dituen sarien artean kutunena. Datorren urtarrilaren 20an Urrezko Danborra emango diote donostiarrari, inklusioaren, dantzaren eta formakuntzaren alde egin duen lana aitortzeko. Hogeita bost urte daramatza eginahal horretan, eta bidean sortu du Verdini Metodoa irakaskuntza modua, baita dantza konpainia propioa ere, Verdini Dantza Taldea, aniztasun funtzionala duten dantzarientzat.