Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urretxuko sorgin dantza ekarriko du aurten Lurrak

Dokumentuaren akzioak

Urretxuko sorgin dantza ekarriko du aurten Lurrak

Egilea
Josune Zarandona
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Urretxu
Mota
Albistea
Data
2023/02/17
Lotura
Goierriko Hitza
Urteroko ohiturari jarraituz, Urretxuko Lurra dantza taldeak Herri Inauteria egingo du bihar. Aurtengoa, 33. urtea izango da. Iparragirre plazan elkartuko dira 09:00etan taldeko dantzariak eta Urretxuko baserrietatik bira egingo dute eguerdira bitartean.

Urtero, euskal inauteri bat hartzen dute gaitzat eta dantzaren bitartez irudikatzen dute. Aurtengorako Urretxuko sorgin dantza berreskuratu dute.

Antzuolakoaren aldaera izan daitekeena
Lurra dantza taldekoek adierazi dutenez, egindako ikerketen arabera, Urretxuko sorgin dantza Antzuolakoaren aldaera bat izan daiteke. 1936ko gerran debekatua izan zen eta 1990ean Antzuolako tokiko taldeak berreskuratu zuen.

Dokumentuaren akzioak