Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urretxuko Lurra dantza taldearen inauteria iruditan

Dokumentuaren akzioak

Urretxuko Lurra dantza taldearen inauteria iruditan

Ataungo mozorro zuri makil-dantza oinarri hartuta osatu dute ibilbidea Iparragirre plazatik Santa Barbararaino.
Egilea
Iñaki Gurrutxaga
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Urretxu
Mota
Albistea
Data
2026/02/14
Lotura
Goierriko Hitza

Atzo azken entsegutik irten zirenean botatzen ari zen erauntsiak gaurkorako zalantza sortu bazien ere, urteroko hitzorduari eutsi diote gaur Urretxuko Lurra dantza taldekoek. Urtero euskal inauteri bat hartzen dute gaitzat, eta aurten Ataungo mozorro zuri makil-dantza izan da.

Iparragirre plazan lehen saioa egin eta taldeko argazkia atera ondoren, baserrietarako bidea hartu dute. Etxaburun egin dute lehen geldialdia, eta euritan egin dute saioa. Txokolate beroarekin eta gozoekin egin die harrera etxekoandreak. Atertu eta euri hasi, horretan aritu da eguraldia, eta taldean zalantzak sortu baditu ere, bitan banatu eta baserriz baserri aurrera jarraitzeko erabakia hartu dute, azpiko arropak beraiek ere bustita bazituzten ere.

Eguerdirako Zabaleta baserrira iritsi dira, eta hango hamaiketakoa eta berotasuna eskertu dute. Hauxe da egin duten ibilbidea: udaletxe aurrea, Etxaburu, Erratzu, Zuloaga, Iturbe Behekoa, Beibakar, Zabaleta, Agerre, Mendizabal, Ipeñarrieta eta Santa Barbara.

 

Dokumentuaren akzioak