Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urraska dantza ikuskizuna heldu den larunbatean aurkeztuko dute Baionako antzokian

Dokumentuaren akzioak

Urraska dantza ikuskizuna heldu den larunbatean aurkeztuko dute Baionako antzokian

Komunikabidea
kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2009/01/15

Azken hamar urteak talde ezberdinekin elkarlanean aritu ondoren, bere ikuskizuna aurrera ateratzea jarri zuen helburu duela bi urte. Elkarlanerako nahi zituen dantzariak eta musikariak hautatu (20 dantzari eta 8 musikari) eta lanean jarri ziren.

Istorio hau kontatzerako unean, pisu berezia hartuko du narratzaileak. Koldo Ameztoy ipuin kontalaria jardungo da lan horretan. Gainera, berak atondu du ikuskizunaren gidoia ere.

Dantza ikuskizun baten narrazioa eramatea ez da lan berria Ameztoyrentzat, izan ere Argia dantza taldearen Khondarian ikuskizunean (1999 - 2002) kontalaria izan zen bera, eta herriz herri ibiltzen da ipuin xelebreak kontatzen.

Koldoren ahotsak gidatuko ditu, beraz, dantzari zein musikariak. Dantzak euskal dantza tradizionaletan oinarrituta egongo dira, baina izango dira munduko beste tradizio batzuen eraginak ere. Musikan sorkuntza berriak eta doinu berriz landuak topatuko ditugu.

Dokumentuaren akzioak