Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urnietak Jalgi Plazara dantza eta musika jaialdia ospatuko du goizean San Juan plazan

Dokumentuaren akzioak

Urnietak Jalgi Plazara dantza eta musika jaialdia ospatuko du goizean San Juan plazan

Bertako Aurrera Gure Ametsaz gain, Hernaniko Ttarla eta Santurtziko Mendi Alde dantza taldeak arituko dira

Egilea
Aitziber Muga
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2012/04/29
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Gaur, hamaikagarren urtez, Urnietak Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak antolatzen duen Jalgi Plazara dantza eta musika jaialdia ospatuko du. Ekitaldiak goizez izango dira San Juan plazan, baina eguraldi txarra eginez gero ekimenak Sarobe antzezgunean egingo dira.

Egitaraua 11.30ean hasiko da musika saio batekin. Urnietako musikariak -dultzaineroak eta kitarra, baxu, trikitixa, perkusio eta teklatu joleak- arituko dira taula gainean.

Eguerdiarekin ekitaldi nagusia hasiko da: dantza saioa. Aurten herriko taldeaz gain, Hernaniko Ttarla eta Santurtziko Mendi Alde taldeak izango dira.

Mendi Alde dantza taldeak 1961. urtean euskal dantzekin bere lehen agerraldia burutu zuen. Bere errepertorioan antzinako euskal mundu koreografikoari dagozkion dan-tzak eta gaur oraindik bizirik dirautenak ditu; besteak beste Dan-tzari dantza, Baztango eskapaloi dantza, Inauterietako dantzak, Azeri dantza eta Ezkila-Fraile.

Aldiz, Ttarla dantza taldea 1991. urtean jaio zen, Hernaniko hamar bat gaztek bultzatuta. Hasierako helburua haien artean euskal dan-tzak ikasi eta kulturaz gozatzea bazen ere, urteak pasa ahala talde bat osatzea erabaki zuten. Urteetan zehar herriko hainbat ekintzetan parte hartu dute talde bezala (Olentzero, Inauteriak, sanjuanak, antzerki emanaldiak, Euskal Jaiak...) eta hainbat haur pasa dira dantza taldetik. Gaur erakutsiko dituzten pausoak Brokel dantza, Uztai dantza, Zinta dantza eta fandangoa eta arin-arina dira.

Azkenik herrian aski ezaguna den Aurrera Gure Ametsa dantza taldea dago. Irabazi asmorik gabeko elkarte bezala sortu zen 1999. urtean, herritarren ekimen baten bidez, Urnietan euskal kultura eta dan-tzak ikertu, landu eta zabaltzeko helburuarekin. Orain arte Aurrera Gure Ametsak herriko festetan parte hartu du, bai antolatzaile edo parte-hartzaile gisan. Gaur Arizkunen Sagar dantza, Kaskarot, Otsagiko dantzak eta Arratia dantzatuko ditu. Taldeak garrantzia handia ematen die kultur elkartrukeei. Orain arte Polonia, Galiza eta Kataluniako dantza taldeekin izan ditu.

Erakustaldia amaitzerakoan, 13.30ean, kalejira egingo dute herrian zehar Urnietako trikitilari, txistulari eta Bosko Anitz txarangarekin.

Jaialdiarekin bukatzeko, parte-hartzaileak bazkaltzera joango dira.

Dokumentuaren akzioak