Egape Dantza Taldea eta Txanbolin Txistu Bandak jaia girotuko dute egun horretan. Aurten Baztango dantzariak izango dira gonbidatu bereziak
Egilea
Gisela Crespo
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2010/05/10
aialdi honek hainbat helburu ditu, hala nola, euskal
folklorearen espresio nagusienetako bat indar-tzea, dantza garaikideko
adierazpenak txertatuz, eta euskal dan-tza, egungo espresio
artistikoetara egokitzea; beste herrietako eta bertako dantzarien
topagune bihurtu, harremanak sendotzeko eta esperientzi berriak
ezagutarazteko, elkartrukea jorratuz eta sustatuz; eta Urnietan euskal
kulturaren espresiobide hau kaleratu eta bere balio eta garrantzia,
txikiei, zaleei, gazteei eta herritarrei oro har helaraztea.
Egitarauari dagokionean, larunbatean goizeko hamaiketatik
aurrera, dantzarien topagunea izango da Egape Ikastolan. Ordu horretan
Baztango dantzariak taldearen harrera burutuko da. 11:45etik eta 13:00ak
arte, bost ibilbidetan banaturik, herriko kale eta plazetan dantza
saioak ikusi ahal izango dira. Eguerdiko hamabietatik aurrera, berriz,
dantzari txikien emanaldia eskainiko da San Juan Plazan.
Emanaldi nagusiaren txanda ordubatean izango da Plazido
Mujika plazan. Amaieran, errifaren zozketa egingo da, aurten, Itsasoko
produktu-sorta bat zozkatuko delarik. Behin saioa bukatuta, partaide
guztiek Egape Ikastolara joko dute. Izan ere, bertan dantzarien bazkaria
ospatuko da ordubi eta erdietan hasita.
Sortzen Ikasbatuaz-en festan
Larunbatekoa ez da maiatzean zehar Egape dantza taldeak
eskainiko duen jarduera bakarra. Izan ere, hainbat ekimen eta jaialditan
parte hartuko du. Honela, Iruñean Trinitarios parkean, hilaren 23an
ospatuko den euskal eskola publiko berriaren jai handia girotzeko xedea
du. Hirugarren urtez parte hartuko dute Egapeko dantzariek Sortzen
Ikasbatuazen jaiean.
Egun berean Urnietako haurren jauanartzean dantza saioa
eskainiko dute dantzariek. Hilaren bukaeran, 28an, Urnietako gazte jaien
txupinazoan parte hartuko dute eta 29an, azkenik, arratsaldeko zazpi
eta erdietatik aurrera, Gazte Jaien egitarauaren barnean, Saroben,
Gazteen emanaldia eskainiko da. Hurrengo hilabetearen aurrerapen bezala,
ekainaren 9an, Txikien emanaldia ospatuko da Saroben.
HURRENGO EGUNETAN
Maiatzaren 15ean: Urnieta Dantzan
jaialdia. 11:00etan, dantzarien topagunea Egape Ikastolan. 11.45etatik
13:00etara, dantza saioak herrian zehar. 12:00etan, dantzari txikien
saioa San Juan plazan. 13:00etan, saio nagusia Plazido Mujika plazan.
14:30etan, bazkaria Egape Ikastolan.
Maiatzaren 23an: Iruñan Takoneran
ospatuko den jai handia girotzeko eta iragartzeko xedea du Egape Dantza
Taldeak.
Maiatzaren 28an: Urnietako haurren
jauanartzean dantza saio berezia eskainiko da.
Maiatzaren 29an: 19:30etatik aurrera,
Gazte Jaien egitarauaren barne, Sarobe arte eszeniko gunean, Gazteen
emanaldia eskainiko da.
Ekainaren 9an: Txikien emanaldia
ospatuko da Sarobeko arte eszeniko gunean.
Urnieta Dantzan. Egape Dantza Taldeak herria girotuko du larunbatean.
:: GISELA